Jantziak eta hauekin lotutako hitzak
Arropa: kaleko arropa, kirol arropa, mendi arropa edo
mendiko arropa
Aldagarri - aldatzeko ('azpiko jantziak', 'muda')
Anoraka
Atorra – alkandora, atorrabarnekoa edo larru-haseko,
tirantedun atorrabarneko
Azpantar – galtxamotx
Berokia
Bufanda
Buruzapia
Eskularruak
Galtzak, galtza barren, galtzamotz, galtza luze (® galtzak
askatu, ® galtzak bete lan izan, ® galtzak goititu - galtzak
goratu ‘remangar’)
Prakak, praka barren: praka barrena hartu, praka barrenak
tolestu
Galtzerdi (‘media’, ‘calcetin’), galtzerdi luze, galtzetin
Galtzontzilo –galtxoin –galtzazpi
Galtzipurdi ('galtzen ipurdiko aldea')
Gorbata (= ttattar)
Jaka, artilezko jaka
Jantzia (eski jantzi, kirol jantzi...) –janzkia (etiketa janzki)
Jertse –elastiko (1. jertsea, 2. larru-hasekoa) –trikota
1
Kapela ('buruan jartzen den zeinahi jantzi')
Kuleroa – azpiko galtza
Bainujantzi, bikini, tanga
Bularretako
Gerrikoa
Mandar, mantal (1. bata, 2. sukaldeko mandarra)
Mantelina ('elizara joateko buruzapia')
Oinetako (kirol oinetako, mendi oinetako...)
Soinekoa 'jantzia; batez ere gorputz enbor osoa estaldtzen
duen jantzia'
Soingaineko – kapa
Traje
Txamarra 'jaka'
Txandal
Txapel – boneta
Zapata – oski, zapata takoidun, bota, zapatila – txapin
(etxekoa bereziki)
Zira
Jantziekin lotutako hiztegia:
adabaki ("saretua edo zulatua dagoenari josten zaion oihal
edo ehunezko zatia"; adabatu – adabakitu)
azpildura (azpildu, azpildura hartu): azpildura hartu
beharra dauka gona barrenean, luzeegia delako
jantzi – beztitu – jarri - paratu, erantzi, biluzi (biluzgorritu,
larrugorritu), kendu
2
garbitu ≠ zikindu
erkotx ‘behar baino talla bat gutiago duena’ (erkoxtu)
zikin-estali ≠ zikinkor
koadrodun - koadrakari, marradun - marrakari, loratu -
loredun –lorakari
alkandora hutsean –alkandora hutsik - atorra-has - atorra
hutsean - atorra hutsik
buru-has, mahuka, mahuka-has, mahuka-hutsik
begite –botoi zulo, botoi
belus ('terciopelo', 'pana'), ehun ('edozein hari edo zuntz
mota ehoz, ehunduz egiten den ekaia'; artilezko ehuna, lihozko
ehuna, ehun lodia, ehun mehea), oihal ('artilezko ehun sarria')
ile orratz
lokarri (zapata lokarri, oinetakoen lokarri)
josi, puntu egin – trikotatu; jostun, jostura ('costura')
orratz - jostorratz, orratz begi – orratz zulo – jostorratz
begi, orratz buru beltz, orratzontzi – jostorratzontzi, galtzorratz
('trikotatzeko orratz handia'), orratza bi doblekoa = iskilinba
giltzatua ('imperdible'), iskilinba - orratxikin, iskilinbaontzi,
iskilinbeltz
hari, albainu ('hari-zuntza', 'hari hauskorra, behin-behineko
jostura egiteko erabiltzen dena'), albainutu ('jostorratzaren
begitik albainua sartu') ≠ albaindu ('albainuz josi, behinbehineko
jostea egin')
titare
3
xatar - haur xatar – troxa - pixoihal, troxatu
zarpa = piltzar = pilda
Beste hitz eta esamolde batzuk:
alai (soineko alai = kolore biziko)
alderantziz – aldrebes – itzuleko aldetik paratu –
binperreko aldera paratu ('jertsea alderantziz jantzi'), aurki
aldera paratu, atzekoz aurrera jarri (atzekoa aurrean), binperrez
jantzi = barrukoz kanpora (barrukoa kanpo aldera) – ifrentzuz
jarri (barrukoa kanpo aldera), azpikoz gora jarri, gainekoz azpira
(behekoa goian eta goikoa behean), aurki / ginber – binper -
ifrentzu
arin (mendi oinetako arin)
biluzik, biluzgorrian – biluzgorririk – larru gorri(t)an
eroso (mendi oinetako eroso)
merkealdi
toles – plegu – tolestura - izur (izurrezko gona)
pasaratu – sareztatu ('saretu den ehuna bete edo urratu
edo zulatu dena josi', zurcir erdaraz): galtzerdi saretua
pasaratu, zarpa zaharrak hari zaharrez pasaratzen
saretu
tolestu
ziraia – betun, ziratu ('ziraia eman').
Pertsona deskribatzeko hitz eta esamoldeak 1
Handi ® garaiera, goratasuna, altuera
Handikara, handikote
Garai
Gaitzeko, alimaleko, izugarri(zko), ikaragarri(zko)
Kankailu: 'handikotea eta itxura baldarrekoa, handia eta mehea
(askotan adimen laburrekoa)'
Erraldoi
Mutil, neska, gizon, emakume puska
Sendo, sendokote
Txiki, ale, kakapikor, kakazu ® kattakumea baino txikiagoa
izan, gatzpottoa adinakoa izan
Ahul, flako ® euliaren hegala baino mengelagoa izan; oiloak
adina indar ez izan
Bitarteko
Ñimiño, ipotx
Motz, mozkote
Lodi (zerria baino lodiago egon, izan), lodikotea, lodi antza,
lodikara, lodixkoa
Gizen ® zerria baino gizenago egon, izan
Gizenkara, gizentto, gizentxo, gizen antz
Gizenkor
Potolo, potzolo
Zabal
Kaskazabal
Mehe ® flakosta ® mehakoil ® arrakoil: txotxa / zotza baino
meheagoa izan; ziri punta baino meheagoa izan; hari albainua
baino meheagoa izan ® txitak adina ez jan, txoriak adina ez jan.
1
Mehekara
Argal
Akal
Ihar: txotxa / zotza baino iharragoa izan
Polit, politt, pollitt (nahiko, aski, franko, oso, oso-oso, biziki,
biziro, txoil, arras, hagitz, arrunt, izugarri, ikaragarri, samar...)
Eder, xarmant, xarmanteko
Lirain 'lerdena eta gehienetan arina'
Lerden 'zuzena izanik, luzetasun eta mehetasun egokia eta
dotorea duena'
Egoki
Katxarro
Itsusi, itsusko, itsusi antz
Gihartsu, zainart 'gihartsua'
Zangoluze, hankaluze
Zangomotz 'zango motzak dituena'
Hankamotz 'hanka bakarra' / 'zango bat bestea baino motzagoa
duena'
Zangomakur 'patizambo' edo 'de pies torcidos'
Hanka-oker, hanka-makur 'patizambo'
Herren, maingu
Bagibakar
Begierre, beterre 'betazal ertzak gorrituak dituena'
Begiezkel, ezkel 'begietan akats nabarmena duena' (bakarra,
galdua, makurra, okerra...)
Begigaldu 'begia galdu duena (animalia zein pertsona)'
Begigorri 'begia(k) gorria(k) d(it)uena', 'betazal ertzak gorrituak
dituena' (=begierrea)
2
Begi-makur 'begiratzean begi bat edo biak okertzen dituena'
Begi-oker, betoker 'begiratzean begi bat edo biak okertzen
dituena'. Zenbait lekutan begi-oker, betoker edo oker 'begibakarra'
da, eta beste batzuetan 'begigaldua'.
Bilogorri, ile gorri, kaskagorri, burugorri ® adats, kalpar ®
tximak, zimak ® zimaluze, zimazu ® zimas ® iletsu
Bilohori, ile hori
Burusoil, kaskamotz, kaskasoil, karsoil ® burusoildu, karsoildu,
soildu, burusoiltzen hasi
Buruzuri, kaskazuri, bilourdin, zuri antz, zurikara, zurixka, zurail
Gaztaina kolore, gaztainkara
Ile beltz
Ile kizkur, ile liso ® kizkurtu, lisatu ('plantxatu' ere bada), liso
paratu
Ile luze, ile motz, ile murritz, kalpar handi
Ile urdin = bilourdin
Ilea tindatu
Ileorde
Horail, horikara, horixka
Gorrail, gorrixka, gorrizta
Beltz antza, belzkara, beltzarana, beltzarankara
Larru zuri, larru zuriko, zurbil
Pekazu, pekatsu ® orin edo sorseinale ('lunar') = orezta
'larruazaleko orban txikia, biribila eta ilunkara'
Garatxo (garitxa, kalitxa) ® azalean, bereziki eskuetan, oinetan
eta aurpegian, agertzen den pikor gisakoa = pikorta
Pikor
Sudur kako, sudur mako; sudur luze, sudur motz
Pertsona deskribatzeko hitz eta esamoldeak 2
Adeitsu 'jendetasunez jokatzen duena' (jendetasuna = gizalegea 'gizartean
bizitzeak ezartzen dituen jokabide arauen begiratzea')
Amultsu 'besteekin onginahiz eta maitasunez jokatzen duena'
Arbilore = azalorea = babalorea = babalastoa 'inoxoa, inuxentea', 'ezdeusa'
'ongi bereizten ez dena'
Artapuska 'gozoa, ona, maliziarik gabea', on, on puska
Alu 'kabroia', aluita, aluxka, alukaka 'alu zikina'
Beleno 'arrunt gaiztoa' = barrengaldua = barrengaiztoa = zitala
Erre 'erretxina, kizkalia, haserrekorra'. cf. begirada errea da Joxerena
Erretxin = erre = ipurterre = kakerre = piper erre = haserrekor
Espatsu 'kexatia, arranguratsua' ® espaka ibili, espan egon, espan ibili
'haserre antzean egon, ibili'
Fidakor ‘fidatzen dena’ ≠ fidagaitz ‘fidatzen ez dena’ (mesfidatu, fidagaiztu)
Gaitzikor (® gaitzitu) = irudikor, goganbehartsu (® irudikortu, goganbehartu)
'besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena' »
gibel-beldurti
Gaizto (® gaiztakeria, gaiztotu)
Galtzandi 'inguruko norbaiten mendean dagoen pertsona' 'gibelandia,
ezerengatik larritzen ez dena'
Haizekor, puzkerti
Lotsati, ahalketi, ahalgetor (lotsatu, ahalketu) / lotsagabe, lotsagaldu,
ahalkegabe, kopeta handiko (lotsagabetu, ahalkegabetu) ® lotsagarria, lotsaemangarria,
ahalkegarria, ahalke-emangarria
Muker 'turkoa, zomorroa, jendartekoa ez dena, izaera ez garbikoa, iluna,
dena ezkutatzen duena'
Zipotz 'ongabea, zitala, jenio txarrekoa, besteen kaltea bilatzen duena' (®
zipoztu, zipozkeria). Zipotz berez 'upenaren zuloa ixteko erabiltzen den ziria'
Zital 'belenoa, errea, erretxina, arrunt gaiztoa, erantzun gaiztokoa, jokaera
makurreko pertsona' (® zitaldu, zitalkeria)
Aldakor, mudakor
1
Alfer, nagi, ezdeus, deusez, alproja / langilea, ekinekoa, enantzu handikoa
Apal, laino, xalo / harro, harroputz, urguiluntzi, urguilutsu, espantuhandi
Arduratsu / axolagabe, ezaxola, arduragabe, buruarin, kaskarin, txoriburu
Argi, azkar / ergel, ergelpasatu, airapasatu, zozo, atzeratu, kaiku, kirten
Baikor / ezkor
Barrenkoi / kanporakoi
Begiko / kopetilun, bekokilun, kopeta beltz
Begiluze 'ikusnahaia' 'kuxkuxeroa'
Betizu, basapiztia / jendekoi
Bihurri = tresna = gaixtarrot = zirringil / txintxo
Garbi, aratz, dotore / zikin, zabar, zaldar 'zabarra, janzteko moduagatik edo
lana egiteko moduagatik; utzia, txukunurrutia', utzi, zarpail 'gaizki jantzirik ibilten
dena' 'zakarra, zikin antza', zarpazu 'zarpaila, zaldarra', zoldazu, arlote
'behartsua, eskalea, zarpaila, zarpazua' (zarpa 'piltzarra, pilda')
Burugabea, eroa, eroxkoa, eroxka, eroskilo, eroskila, txoroa, zoroa, txatxua...
® zartana baino eroago egon / burutsua, zintzoa
Egoskorra, kaskazua, temazua, temosoa, setosoa, burugogorra... / etorkorra
® amore eman
filda, pilda 'firunda, arina, xinplea, fundamentugabea' 'traketsa' 'zitala'
ilupa 'xinplea, fundamentugabea' 'iluna' 'txantxarik sekula egiten ez duena'
Gezurti, gezurtero, gezurrontzi / egiati, zintzo
Inoxo, inuxente, inozo, tutulu, ttuttulu / maltzur, zakur, ziraun 'pertsona
labaina, alde egiten dizuna'
Ipurloxintxero, ipurzerbitzari, ipurdimilikatzaile, loxintxipurdi
Zuri, koipetsu ® koipea eman / zintzo, txintxo
Ipurterre, kakerre, piper erre - piperrerre, haserrekor, jauzkor
Ernegatu 'arrunt haserrekorra', 'arrunt erretxina'
Kalapitahandi 'burrunberoa, azantzilea'
Urduri / otzan, prestu, lasai
Gibelandi 'pertsona lasaiegia' = birikandi. Potrohandi (aurrekoen antzekoa
baina beste ozentasun bat du hitzak). Ikus galtzandi
Kalaska, kalaka, joare, tekela, tartar, zintzarri / isil, hitz gutxiko, ele
2
murritzeko
Kasketoso 'egoskor eta apetatsua'
Mihiluze, mingainluze, kontakatilu, salatari
Minbera, sentibera, bigun, beratz, beratz antz, belaka ® irasagarra baino
belakagoa izan / gogor
Nazkagarri, nardagarri, okaztagarri, arnegagarri, higuingarri
Soraio
Sudurluze 'sudursartua' 'kuxkuxeroa'
Trebe, iaio / trakets, baldar, kankar 'kankailua'
Ttarrapatt ® tarrapataka egin
Txantxari 'aldakorra' 'inon gelditzen ez dena, oso mugitua dena'
Zanpon
Zomorro, xomorro 'mukerra, turkoa, jendartekoa ez dena, iluna, izaera ez
garbikoa'
Hiztegi gehigarria: tematu, burugogorkeria, burugabekeria, utzikeria,
zabarkeria, zurikeria, zozokeria, zozotu, ergelkeria, azkartasun, argitasun,
urduri egon, urduritasun / zainetan egon, zainak airean egon, xifritua izan /
lasai, lasaitu, lasaitasun, lasai ederrean egon, patxada, patxadan egon.
GIZON PRESTU BAT (Manezaundi)
Ellande, Bordaxuriko semea, Ameriketatik itzultzekoa zela herri guziko
ahotan zen ('denek aipatzen zuten'), berria hedaturik sua lastoan ('ahotzean')
bezain laster. Batzuek erraten zuten aberats okitua ('aberats-aberatsa'), urrez
hantua ('handitua', 'hanpatua', 'hazia') zela. Bertzeek, sos ('diru') puska bat
eginik, funts ('etxalde', 'lur') baten erosterat eta emaztegai baten bila heldu zela.
Bekaizkorrek, aldiz, arditik ('pezetarik') ere ez zuela. Horra, mihitan zebiltzan
('ahotan izan') erran-merranak ('esamesak'), zenbaitetan ahapetik, bertzeetan
goraki ('ozenki') eta deblauki ('ezbairik gabe' 'bat-batean').
Bazterretxeetako (baserrietako) eta Karrikako ('Kaleko') neskatoak
inarrosiak ('asaldatuak', 'urduri') zeuden, eta ez zuten beste solasik, berri hori
entzunez gero. Ametsetan zebiltzan arrakastarik izanen ote zuten
amerikanoaren begietan. Karrikakoak, lakrikunak ('pertxentak' 'pinpirinak'
'pospolinak') eta aberastu nahiak, hasi ziren panpinatzen ('apaintzen'), eta
ezpainak poxiño bat ('pixka bat') gorritzen ere bai, arrotzaren behakoa
('begirada') finkarazi nahiz beren begitartean ('aurpegian').
Eta horra non udaberriko igande atsalde eder batez agertzen den herriko
plazan, gazteria dantzan ari zelarik, gizon galant ('eder') bat, gorputza lerden
('eder'), berrogei bat urtetakoa, txapelduna eta soineko ederretan. Ostearen
('jendearen') behakoak harengana zihoazen, eta ea nor ote zen denak ari ziren
galdeka.
Jin ('etorri') berria hurbiltzen zaio eiherazainari ('errotariari'), gizon lodi bat,
pipa ahoan, izterrak zabalduak, besoak gurutzatuak, dantzariei so ('begira')
zegoena. Eskuak haren sorbaldetan ezarririk, erraten dio bat-batean:
- Ez nauk ezagutzen, Piarrex?
- To, deabruen arima! Ellande ote haiz? Erraten dio eiherazainak.
- Bai, bai, berbera, ihardesten ('erantzuten') dio besarkatzaileak.
1
- Bagenekian, bai, jin beharra hintzela, baina hain jaundua ('apaindua',
'dotoretua') ikustean burutik ere ez zitzaidaan pasatuko nor hintzen.
- Bai, gizona, hemen nauk, eta betiko, ez itzultzekotan jina.
- To, haugi ('hator') pinta baten edatera, zer deabru ('zer arraio')! Hire
agertzea behar diagu ohoratu ('ospatu').
Ostatutik itzultzean, Ellandek hogeita bi urtez ikusi ez zituen dantzak nahi
izan zituen erreberritu ('berritu'), eta ddantza jauzia ('saltoa') hasi zelarik, bera
ere sartu zen lerroan, bai eta ederki dantzatu ere, herritik lekutu ('joan',
'urrundu', 'desagertu') ez balitz bezala, bere gazterian bezain trebe eta arinki.
Ellande hemezortzi urteetan joana zen Argentinako zelaietara, begiak
negarretan, eta Buenos Airestik urrun sartu zen artzain mutil euskaldun
baigorriar batekin. Mutiko prestua eta langileak hilabete bakoitz ('hilero')
altxatzen ('gordetzen') ahal zuen dirua bere ama gaizoari igortzen zion, sekula
huts egin gabe.
Emeki-emeki, sos pilixta ('multxo') bat bildurik, artalde baten jabe egin zen,
eta gerla handiaren denboran ardiak nahi zuen prezioan saldurik, itzultzen zen
bere sortxokora ('sorlekura'), ez aberats okitua, baina bizia aiserian
('lasaitasunean') iragateko doian (moduan), eta etxalde baten erosteko xedean,
bere betiko ametsa erdiesteko.
Bazen herrian bazterretxe ('baserri) baten ondasunak saltzekoak zirenak,
jabeak biziaren gorabeheren ezinbertzeak lekuarazten zituenak, eta erosi zituen
funts ('lur') eder horiek, pentze ('belar-soro') eta alor nasaiak ('zabalak'), oihan
puska batekin, bazterretxe polit bat erdian.
Ellande ez zen batere handinahi ('handi-mandi', 'harro', 'askonahi')
horietarik; aitzitik, lainoa ('xumea') eta langilea, aitzurrari lotzeko lotsatzen
('beldurtzen') ez zena. Eta txapel hegalduna eta jaun-soinekoak alde bat utzirik,
atorra-has, hasi zen bere funtsen lantzen eta zaintzen, ardi eta behi hazten
2
larreetan eta pentzeetan, urbideak eginik hauen ontzeko eta edertzeko. Hots,
Ameriketan ikasi zituen irakaspenak jarraikiz.
Herri guziaz maitarazi zen, baina gure gizona ez zen etxalde baten nagusi
bakarra izateko sortua. Donadogoa ('mutilzahargoa') hits ('triste') zitzaion, huts
bat kausitzen ('aurkitzen') zuen bere inguruan, eta azkenean ohartu zen
dohatsu ('zoriontsu') izateko emazte bat behar zuela, etxea haren eskuetan
ezartzeko ('paratzeko', 'jartzeko'). Eta hasi zen xede ('helburu') horretan
emaztegai baten bila, baina ez zuen nolanahika ('edozein modutan') bereizi
bere laguna.
Azkenean bere begiak finkatu zituen auzoko neskato adin bateko plantako
batean; langilea eta etxe baten xuxen ibilarazteko datekeen emazte hauta
('bikaina'). Ezteiak ospe handian egin zituzten, eta gain hartan kokatuak,
Argainberriko bazterretxean, xuri-xuria, iturriño bat saihetsean, intxaurrondo
baten itzalean, pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senaremazteak
dohatsuki, Pariserat manatu ('agindu') etxeko premuaren
('oinordekoaren') igurikan ('esperoan').
SINONIMOAK
CABRITO > ALUXKA
IRASCIBLE > JAUZKOR
METETE > SUDURSARTU
PRECIPITADO > TTARRAPATT
ESQUIVO > BAKARTIA
BOBO > ZOZO
BLANDENGUE > BELAKA
CURIOSO > SUDUR-LUZE
MARRANO > URDE
TERCO > EGOSKOR
INOCENTÓN > BABALASTO
MALVADO > BARRENGAIZTOA
COLÉRICO > HASERREKOR
QUEJOSO > KEXATI
INQUIETO > ARRANGURATSU
VERGONZOSO > AHALGETOR
AGARRADO > ZEKEN
PELOTA > KOIPETSU
FALSO > ZURI
FANTASMA > ESPANTU-HANDI
LAMECULOS > IPURZERBITZARI
TRANQUILO > OTZAN
HUEVAZOS > BIRIKHANDI
MONTARAZ > BASAPIZTIA
INTROVERTIDO > BARRENKOI
PESIMISTA > EZKOR
SINPLE > ILUPA
FRÍVOLO > KASKARIN
GILIPOLLAS > PITO
BESTIA > ASTAPOTRO
BRUTO > ASTAKIRTEN
TABARRA > KALAKA
Galtzontziloa > Galtxoina
Bekokia > kopeta
Burusoila > kaskamotza
Oskia > Zapata
Maltzurra > zakurra
Animalia > aberea
Txikia > Alea
Liraina > Lerdena
Baserria > bazterretxea
Orina > Orezta
Basozaina > Iguraina
Aldagarria > Aldatzekoa
Atorrabarnekoa > larru-hasekoa
Azpantarra > galtzamotxa
Kaka egin > galtzak askatu
Galtzak goratu > galtzak goititu
Jertsea > trikota
Kuleroa > azpiko-galtza
Txapela > boneta
Koadroduna > koadrakaria
Amultsu > cariñoso
Irudikor > suspicaz
Alu > cabrón
Fidakor > confiado
Adeitsu > afable
Ahalketi > lotsati
Haizekor > puzkerti
Zital > canalla
Galtzandi > calzonazos
Gibel-handi > cachazudo
Aldakor > veleta
Artapuska > buenazo
Barrengaldu > hijo puta
Filda > sin fundamento
Erretxin > malahostia
Nagi > perezoso
Ezdeus > inútil
Arbilore > inocente
Ipurterre > cascarrabias
Fidagaitz > desconfiado
Zanpon > abusón
Ttarrapatt > chapucero
Okaztagarri > asqueroso
Soraio > insensible
HIZTEGIAREKIN DESKRIBAPENAK
LANTZEN
1.- Nire ama Mª Rosario deitzen da nahiz eta “TATI” deitzen diogun. 53 urte
ditu eta ez da oso garaia, hobeago esanda,
txikitxoa da. Gizentzeko joera du nahiz eta asko zaintzen den. Begi
marroiak ditu eta ile beltza du; aazla bezala. Belarritako bi daramatza eta
egunez egun, aldatzen ditu.
Izaerari erreparatuz, oso pertsona eskuzabala dela esan dezaket eta
enpatikoa ere bada. Haserrekorra den arren bihotzonekoa dut nik ama. (Zer
esango dut nik ba nire amaren inguruan?). Irrifartsu egon ohi da beti nahiz eta
egun goibelak ere badituen. Ezkortasunaz ihesi dabil eta optimismoa izan ohi du
ardatz bere egunerokoan. Musika asko atsegin du eta trikitixa jotzen 10 urte
inguru daramatza.
2.- Lagunik minenetakoa dut Jon Hualde. Ez du egun goibelik igaro
(dirudienez behintzat) eta algaraka pasatzen ditugu elkarrekin emandako
arratsaldeak. Haserrekorra maiz den arren, ez du inongo aurreiritzikik eta
enpatikoa denez, lagunekiko jarrera beti bihotz onekoa dela esan dezaket.
Futbolzale amorratua dugu eta kirolari aparta ere. Musika atsegin du eta
tronboia nahiz tuba jotzeko gai da
hainbat txarangetan.
Fisikoki 1’80m-ko mutil koxkorra da 70kg-ko zezentxoa nahiz eta “pato”
deitzen dioten. Begi berdeak ditu eta gaizaina koloreko ilea. Bi belarritako
beltz daramatza eta oso pinpirina dela bistan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario