Testu motak.


Argudio testuak lantzeko Yolanda Barcinari eskutitz bat idatzi genion.

Yolanda Barcinari Gutuna

Barcina agurgarria. (agurgarria oso).

Pasa den asteko hedabideek buru-belarri jo zuten euskal eskola publikoaren aldeko D ereduaren aurka. Honen arrazoia, Guardia Zibilak plazaratutako informe bat izan zelarik. Egunak pasa ahala, zure eskutik igarotako informea zelaren informazioa jaso genuen hiritar, ikasle ta irakasle guztiok.

Gezurra dirudi, nola hezkuntzan eta osasungintzan sekulako murrizketak aplikatu izan dituzun, baina “D” ereduaren aurkako atentatu sistematiko hau burutzeko astia eta dirua nola edo hala lortu duzun. Penagarria zait ikasle bezala, nola Iturrama BHI-ko ikasle adingabekoen inguru sortu izan duzun giro-mediatikoak ekarri izan duen ondorioa.

UPNAko irakasletza gradua burutzen ari den ikasle baten hitzetan ari natzaizu, edo nahiago baduzu, etorkizuneko “D” ereduko irakasle plantan. Tamalgarritzat dut euskararen aurka duzuen kontrako ikuspegia, bai eta honek ekarri izan dituen zapalkuntza-ekintzak (lege edo itun bihurtuak…). Baina badirudi kontua orain ez dela euskararen aurka jotzea soilik, baizik eta euskaldunon aurka jotzea. Urteetan atzera, zeharka erasotu izan dituzu /gaituzu euskaldunok, baina gaurkoan izen-deiturak dituzten pertsonen aurka jo duzu bortizki.

“D” ereduko ikasle baten guraso batek une honetan senti dezakeena imagina dezaket. Nola bere seme-alaba txontxongilo eran ikusia izan den estatu osoan zehar; eragin mediatiko honek sortu ditzakeen nahasteak edo aurreiritzi negatiboak… Zeinek ordain lezake honek ekarri ditzazkeen minak? Dirudienez, zuk eta zure morroiek ez.

Gozozalea zarela badakigu eta bizkotxoak aurpegian jarri zizkizutenean, errespetua eta justizia zenuen ardatz, pasa den hileko sententzia sinatu izan zen unera arte. Baina, oraingoan, oraingoan non dago errespetua? Non dago eraso honek dakarren agresioarekiko justizia? Zuk ordainduko al dituzu “hiritarron babesa” bermatzen duen lege berri honek ezartzen dituen  30.000 edo 600.000 euroko isuna k? Lausoturik ikusten baduzu, hau eraso eta agresio kontsidera daitekeelako diot.

Nola liteke irakasle-ohia den batek hezkuntzaren aurkako informe baten jakinean egonda, hau plazaratzeko gai izatea? Jakina, zurekin bat ez datorren edozerren aurka heldu ahal izango zenioke nahi izanenz gero. Eta euskara hau izanik, are gustorago ez Yolanda?

Pentsa zure seme-alabak direla Iturrama ikastetxeko ikasleak. Nola hartuko zenuke ezker abertzalearen adarren batek hauek grabatu eta honekin ipuintxo mediatiko bat sortuko balu? Zeinek luke amorru gehien plazaratuko? Zuk? Edo nik?

Berri dugu euskara eta euskaldunon aurkako beste erasoetako bat, (eta jasotzeke ditugunak). “Etb” telebista publikoaren aurkako erasoa oraingoan. Gure eskubideak gutxinaka-gutxinaka murriztuz, leporaino bete nahi gaituzu urez. Gu ordea norantzaren aurka dabiltzan arraiak gara. Eta zorion edo zoritxarrez, ez dugu etsiko.

Agurgarri zaren horri, BesARKADArik handiena.
 
 

Deskripzio testuak lantzeko, gure senide eta lagun baten deskribapena egin genuen.

1.- Nire ama Mª Rosario deitzen da nahiz eta “TATI” deitzen diogun. 53 urte ditu eta ez da oso garaia, hobeago esanda,  txikitxoa da. Gizentzeko joera du nahiz eta asko zaintzen den. Begi marroiak ditu eta ile beltza du; aazla bezala. Belarritako bi daramatza eta egunez egun, aldatzen ditu.

Izaerari erreparatuz, oso pertsona eskuzabala dela esan dezaket eta enpatikoa ere bada. Haserrekorra den arren bihotzonekoa dut nik ama. (Zer esango dut nik ba nire amaren inguruan?). Irrifartsu egon ohi da beti nahiz eta egun goibelak ere badituen. Ezkortasunaz ihesi dabil eta optimismoa izan ohi du ardatz bere egunerokoan. Musika asko atsegin du eta trikitixa jotzen 10 urte inguru daramatza.

 

 

2.- Lagunik minenetakoa dut Jon Hualde. Ez du egun goibelik igaro (dirudienez behintzat) eta algaraka pasatzen ditugu elkarrekin emandako arratsaldeak. Haserrekorra maiz den arren, ez du inongo aurreiritzikik eta enpatikoa denez, lagunekiko jarrera beti bihotz onekoa dela esan dezaket. Futbolzale amorratua dugu eta kirolari aparta ere. Musika atsegin du eta tronboia  nahiz tuba jotzeko gai da hainbat txarangetan.

Fisikoki 1’80m-ko mutil koxkorra da 70kg-ko zezentxoa nahiz eta “pato” deitzen dioten. Begi berdeak ditu eta gaizaina koloreko ilea. Bi belarritako beltz daramatza eta oso pinpirina dela bistan da.



Narrazio testua lantzeko, Omen-en erabilera landu genuen.

Aurreko egunean, koadrilako Mikelekin egin nuen topo. Igande arratsaldean gertatutakoaren berri eman zidan;
8;30tan esnatu omen zen Mikel eta esnatu bezain pronto gosaria mahai gainean omen zuen prest. Mikel bakarrik bizi zen eta normalean berak egin omen zuen gosaria. Igandean ordea, zeinek egin omen zion?
Kalera irten omen zen 13:00ak aldera, ogibila. Dirurik ez zeramalaz ohartu eta okinak pagatu omen zion ogia. Zortekoa gure Mikel.
Bazkaltzez bukatu bezain laster, sofan etzan omen zen eta 4 orduko siesta bat egin ondoren, goizeko kontu berarekin topo egin omen zuen: Afaria prest zuen Mikelek.
Honek guztiz harriturik bere gurasoak deitu omen zituen horren berri izatean. Gurasoek ezezkoa eman omen zioten eta telefonoa eskegi bezain laster, "SMS" bat heldu omen zitzaion. Honakoa omen zioen: "Mikel, ni naiz, Saioa. Atzerritik bueltan naiz, baina polizia bila dut. Maite zaitudala birgogoratu nahi nizun, baina zuk ni ikusi gabe. On egin deizula maitia. Muxu handi bat".

Negarrrari ekin omen zion Mikelek, kontatu zidanagatik ordea, ahaztu ezingo zuen bizipena izan zen igande hortan bizitakoa.






Klasean eztabaida sortu genuen praktika-egunetako batean. Klasea taldeka banatu eta talde bakoitzean azpimultzoak sortu genituen, non batzuk gobernuaren aurka eta alde egin behar izan zuten.
Nork bere argudioak haintzakotzat hartuz, argienak helarazi behar zizkieten aurkariei. Ondore mediatzaileak erabaki izan zuen zeinek irabazi zuen debatea.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario